Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

MENDIALDEKO SAGUTXO KAXKARINA

  • Izenburua: MENDIALDEKO SAGUTXO KAXKARINA
  • Ikastetxea: Mendialdea IPI (Kanpezu)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: 5. maila
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2020-04-19
  • Publikoa:
Audioa

Zozketa egin ta gero
beti gure erara
ipuina entzun eta
zelako ikara
Sagutxo kaxkarina
goazen egitera
bertsoak egitera
ausartuko gara

Sagutxo kaxkarina
bakarrik bizi zen
kalea garbitzen txanpon
bat aurkitu zuen
dendara sartu gero
lazoak ikusten
lazo berriarekin
poz pozik zegoen

Lazoa ipinita
ezkondu nahi zuen
ta animali guztiei, txikitin parian baina
ai deia egin zien

Ez zitzaion gustatu
lehena zaldia
irrintzi egiten zuen, txikitin parian baina
ai aldi ta aldia

bigarren sartu zena
izan zen txerria
familia ikusita, txikitin parian baina
ai ze zikinkeria

Hirugarrena izan zen
baserriko oilarra
beti kukurrukuka, txikitin parian baina
ai ze zarata txarra

Laugarrena izan zen
betiko astoa
Ez zitzaion gustatu, txikitin parian baina
ai zelako tontoa

Bosgarren joan zena
herriko zezena
beti apurtzen zuen, txikitin parian baina
ai aurrean den dena

Azkena sartu zena
polita katua
saguak ikusita, txikitin parian baina
ai ze maitemindua

Ezkondu eta gero
lotara joan ziren
katua saguari, txikitin parian baina
ai raro begiratzen

Katua ikusi zuen
gaizki begiratzen
komunera joan behar naiz
ta alde egin zuen
panpin bat jarri zuen
katua engainatzen
sagutxo kaxkarina
zoriontsu izan zen