Astilekura sartzen
garen momentuan
holetik pasatuta
gaude infernuan
ingles ta musika
ordenagailuan
dena ez da hain txarra
ba jolastorduan
apurka heldu gara
gu ostiralera
azken orduan dago
plastika gainera
larunbatean denok
ondo pasatzera
baina astelehenean
berriro klasera
ikastolara heldu
guk lan gogorrena
lehenengo orduan
ta asteazkena
orain mate daukagu
ai zelako pena
ta gero ingurune
mikel da onena
Saltxitxa ta purea
jakirik txarrenak
nik ez dut nahi etorri
sartzen zaizikit penak
gauza txarrak ta onak
jantoki barrenak
sanjakoboak dira
munduko onenak