Belaki hori polita da ta
bizi egin da itsasoan
nor da belaki horixka hori?
Kalamardoren ondoan?
Mutil hau etxetik atera da
ahaztuta galtzontzilotan
hirira joaten da jendea
salbatzeko asmoz askotan
Dragoi bola lortzeko asmoa
bolak botatzen bera bai
beti gona behera ta gora
baina beti dago alai
Marraki bizidunetakoa
bost urteko mutikoa
tontoarena beti egiten
benetan ez da zintzoa
Bera eta bere abenturak
oso alaitsuak dira
motxila atera ta hor doa
beti mapari begira
Ile gorria ta oso jatorra
da bai gure pertsonaia
dudarik gabe oso ausarta
eta gustoko du jaia
Neskato hau alaia da eta
beti bai dago saltoka
bere etxetik urrun ez dabil
beti mendian dago ta
Aho gainean peka dauka eta
berde txikia autoa
eta oso ondo pasatzen du
nahita egiten tontoa