Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

gure irakasleak

  • Izenburua: gure irakasleak
  • Ikastetxea: Lautada Ikastola (Agurain)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: lautada5
  • Doinua: Zaldibiko plazan A
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2019-12-09
  • Publikoa:
Audioa

Ai zapotxin
ez dago zeregin
ikastolako irakasleekin

Onena dugu aurten
deitzen da Salome
musikan alaia da
eta oso erne

Lengua irakasleak
izena du Txaro
eta bere amantala
beti garbi dago

Ai zapotxin
ez dago zeregin
ikastolako irakasleekin

Txikiak gineko
hori da Yolanda
irakaslea izanda
ez du nahi parranda

Mate irakasleak
izena du Floren
siestara joaten da
klase eman ondoren

Ai zapotxin
ez dago zeregin
ikastolako irakasleekin

Errekreo ondoren
daukagu Soraya
ta berarekin baietz
klasea alaia

balore irakasleak
izena du Javi
Maite ditu umeak
beti gaude adi

Ai zapotxin
ez dago zeregin
ikastolako irakasleekin

Inglesa emateko
hori da Julene
barre egiten dugu asko
klasearen barne

Horrelakoak dira
gure irakasleak
eta umeak berriz
lotsarik gabeak

Ai zapotxin
ez dago zeregin
ikastolako irakasleekin