DOINUA: Markosen txerrixe
Hemen daude txikiak
jendea begira
Horregatik daukate
begitan dizdira
Abestera etorri
dira jaialdira
Eman txalo handi bat
txikitxoak dira
DOINUA: Triste bizi naiz eta
Irakasleak daude
batzutan serio
baino irakasteko
badute balio
euskaraz egitea
dugu guk desio
hamar urte pasa ta
hamaika ilusio
DOINUA: Mila kilo zorion/Xarmangarria zira
Aurkezpena egiteko
hauxe da bertsoa
espero izatea
denon gustokoa
orain dantza ta abesti
nahiko martxosoa
eta hau guztia da
lehen hezkuntzakoa
DOINUA: Maritxu nora zoaz
Eskerrik asko denoi
etorri zarete
familiarekin txurro
eta txokolate
agur urte zaharra
lengua eta mate
gabonak ondo pasa
ta hurrengo urterarte