Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

Gabonetako bertsoak

  • Izenburua: Gabonetako bertsoak
  • Ikastetxea: Arraia-Maeztuko Ikastetxea (Arraia-Maeztu)
  • Ikasgela: LH 5. eta 6. mailakoak
  • Egilea: MAEZTU 5-6
  • Doinua: Zaldibiko plazan A
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2019-12-03
  • Publikoa:

Ai zapotxin
ez dago zer egin
gure etxean daukagunarekin

Urte guzti hauetan
Etxea dut beterik
Ez dut eskatuko ezer
Teknologikorik

Gure apaingarriak
hauxe bai birria
kutxatik ateratzen
dira lio handia

Janari hoberena
gabon gauekoa
asko gastatzen dugu
ez al da nahikoa

Gabonetan egiten
dugu erosketa
eta etxea daukagu
plastikoz beteta

Ai guraso gaixoak
beti lana egiten
hilabete amaieran
ez dira iristen

Armarioa daukat
arropaz beterik
ez dut ia ezer jartzen
ez dut gustukorik

Belarritako eta
pultsera politak
asko okupatzen dute
kutxatxo txikiak

Olentzero pasa da
opari gehiegi
hobeto ematea
ezer ez duenari