Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

GABONETAKO JAIALDIA

  • Izenburua: GABONETAKO JAIALDIA
  • Ikastetxea: Araia Ikastetxea (Araia, Asparrena)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: 6. maila
  • Doinua: Kontu barri bat suzedidu da II
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2019-12-03
  • Publikoa:

Ongi etorri guzti guztiei
zuei mutil eta neskak
eseri eta ixildu pixkat
Txalo bero bat denontzat

Ikastolako txikiak dira
Haur hezkuntzako umeak
"ausartak" ta "gure animaliak"
eskeiniko digutenak

Lehenengo mailakoak ditugu
hemen jolasten gurekin
"elurra mara mara" egingo
dute seinu hizkuntzarekin

ta bigarren mailakoak datoz
baloreak dantzatzera
amaieran eta hasieran
goazen denok txalotzera

3. mailakoak dira
orain egingo dutenak
ziur flipatuko duzuela
hauek dira hoberenak

Laugarren mailakoak etorri
"orain da" interpretatzeko
abesti hau ondo entzuteko
eta ondo pasatzeko

Bosgarren mailakoak burutik
oso gaizki daude denak
hurbildu daitezela ba orain
tximino dantzarienak

irakasleen koplak kantatzera
bosgarren mailakoak datoz
kritikatzeko momentua da ta
ondo pasatzeko asmoz

ta orain seigarren mailakoak
aterako gara ezta?
espero dugu txalokatzea
hoberenak gara eta

Eskerrik asko etortzeagatik
hartu dezagun arnasa
azkenan bukatu da eskola!!!
ta gabonak ondo pasa