Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

Marrazki bizidunetako pertsonaiak asmatzen

  • Izenburua: Marrazki bizidunetako pertsonaiak asmatzen
  • Ikastetxea: Lope de Larrea Ikastola (Agurain)
  • Ikasgela: LH6D
  • Egilea: 6d
  • Doinua: Kontu barri bat suzedidu da II
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2019-12-03
  • Publikoa:
Audioa

Kamiseta arrosa praka motzak
esploratzaile ona da
Azeri batekin topatzen da
enteratu ote zara?

Katu kosmikoa da bera ta
ez dauka ez belarririk
etorkizunetik dator bera
bai 22 mendetik

Beti jazten du traje laranja
ta begi handiak ditu
ilargi betea dagoenean
isatsarekin handitu

Ez da askotan haserretzen hau
lagun asko ditu eta
bere lagun mina izar bat da
ta beti badago barreka

Bi trenza eta ile gorria
tximu bat eta zaldia
lagunak Anika eta Tomi
ez dauka etxe txikia

Ume bihurria ta txikia
beti txorradak egiten
neska handiak gustuko ditu
ta tronpa beti esaten

Galtzontziloak kanpotik ditu
eta hegan egiten du
botereak ditu, kriptonitak
oso ahul bihurtzen du