Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

100 urterekin!

  • Izenburua: 100 urterekin!
  • Ikastetxea: Joakin Lizarraga Ikastetxea (Sarriguren)
  • Ikasgela: Amaia Ezpeleta
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Xabier Terreros
  • Igoera data: 2018-11-09
  • Publikoa:
Audioa

Goizetan esnatzean
bizkarreko mina,
gero arratsaldeetan
dut aurpegi urdina

Gaurko gazteak beti
doaz patineten
eta ni bitartean
poliki ibiltzen

Ai AMOƑIN
ez dago zer egin
SArrigurenen
100 urterekin

Medikuak esan dit
uzteko erretzen
nekatzen naizenean
hasten naiz kexatzen

Etzanda sofan lotan
geratzen naiz beti
ta esnatzerakoan
ezin altxa goiti

Ai zaptxin
ez dago zer egin
SArrigurenen
100 urterekin

Wiifia izaten dut
nahiz asko balio
baina nik hala ere
jartzen dut Bilio

Seietan tabernara
ta itxita dago
eta ni hemen oso
aspertuta nago

Ai zaptxin
ez dago zer egin
SArrigurenen
100 urterekin

Dentadura erori
txuleta jatean
ta beti pentsatzen dut
beste bat hartzea

Nire bilobak beti
ari dira euskaraz
ta horrek esan nahi du
emateko paga

Ai zaptxin
ez dago zer egin
SArrigurenen
100 urterekin

Ni sorbaldarako
beti taka-taka
eta kalean beti
ibiltzen presaka

Arratsean bingoan
galtzen dut burua
ta azkenean beti
galtzen dut dirua

Ai zaptxin
ez dago zer egin
SArrigurenen
100 urterekin