Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

OLENTZERO

  • Izenburua: OLENTZERO
  • Ikastetxea: Abendaño Ikastola (Gasteiz)
  • Ikasgela: LH5B
  • Egilea: ABENDAÑO 5.B
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Uxue Diaz
  • Igoera data: 2019-12-16
  • Publikoa:

DOINUA: OLENTZERO RAPERO

1. MITOLOGIA + OHITURAK (Sara, Enaitz, Roberto, Izaro)
Gabonetako_ohitura
dena magikoa
herri, etxe, kalea
ta festa txokoa
lamina ikustea
da ospatzekoa
olentzero maitea
mitologikoa

2. OPORRAK (Oier, Ekhi, Eñaut, Ander, Eneko)
Dibertigarrienak
guztiok batera
deskantsatu, jolastu
ta gero kalera
Fortnite, Fifa ta Calloff
playra jolastera
oporrak heldu dira
turroia jatera

3. ELURRA + NEGUA (Erika, Markel, Aimar, Pagoa)
Kalean elurra da
denok jolastera
ondoren denok goaz
neguan etxera
afaria ta gero
guztiok ohera
intentzioarekin
negua hastera

4. OPARIAK (Iñigo, Haizea, Julen, Itxaso)
Gaizki portatu gara
hori da egia
eta horren ondorioz
ikatza zatia
gau iluna heldu da
piztu da_ilargia
Olentzerok ekarri
digu oparia

5. DEKORAZIOA (Unai, Aner, Eider, Amaia)
Olentzero eguna
etortzen denean
jaiotza jartzen dugu
gure etxeetan
dekorazio_ederrra
jartzen dugunean
izarra jartzen dugu
zuhaitzaren puntan

6. JANARIA + FAMILIA (Naia, Mara, Ibon, Aritz)
Gabonetan elkartzen
guztiok batera
eta joaten gara
familiarenera
janari ta edariz
tripa betetzera
Olentzero joan zaigu
mendira jatera