Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

GURE IRAKASLEAK

  • Izenburua: GURE IRAKASLEAK
  • Ikastetxea: Dulantziko Ikastetxea (Dulantzi)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: 5. A
  • Doinua: Zaldibiko plazan A
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2019-12-13
  • Publikoa:
Audioa

Ai zapotxin, ez dago zer egin
gure eskolako irakasleekin

Gure irakaslea
deitzen da Agurtxu
eskolako txakurrak
izena du Gartsu

Iaz gure irakasle
izan zen bai Merche
eta orain hirugarren
mailan dago hortxe

Ai zapotxin, ez dago zer egin
gure eskolako irakasleekin

Plastika eta Txanelan
daukagu Josune
nola aguantatzen ditu
horrenbeste ume

Gorputz Hezkuntzakoa
bere izena Jose
korrika ta saltoka
beti dago gose

Ai zapotxin, ez dago zer egin
gure eskolako irakasleekin

Scienceko irakasle
daukagu Idoia
Trebea da baina ez
dauka arrazoia

Arraro hitz egiten du
bere izena Itzi
txistuka aritzen da
ta marrazten utzi

Ai zapotxin, ez dago zer egin
gure eskolako irakasleekin

Horrelakoak dira
gure irakasleak
batzuetan ohiuak
bestetan barreak

Zuetaz nekatuta
pixka bat gaude gu
Hala ta guztiz ere
maite zaituztegu

Ai zapotxin, ez dago zer egin
gure eskolako irakasleekin