Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Iragarkiak

  • Izenburua: Iragarkiak
  • Ikastetxea: Mendialdea IPI (Kanpezu)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: 6. maila
  • Doinua: Minberatu zaizkigu
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2020-04-18
  • Publikoa:
Audioa

OXFORD marka onena
egin niri kasu
ta koaderno honekin
zu gelako maixu
kolore asko daude
aukeratu aizu
oporretatik bueltan
erosi ezazu

shanpoo famatu bat da
daukaguna aurten
zure lagun onenak
ari dira esaten
erabiltzen baduzu
erraza orrazten
klasean triunfatzeko
erabili PANTENE

Kontuz zure irakasle
badauka begia
harrapatzen bazaitu
a ze komeria
txikitatik marrubi
ta orain sandia
Instagramerako egin
zazu ponpa handia

Gabonetan jateko
aitzaki bat dena
beti izango dena
bonboi goxoena
erosi ez baduzu
emango du pena
Ferrero Rocher duzu
markarik onena

Galtzerdirik gabe gu
ez goaz inora
opariak sartzeko
egin zazu froga
Galtzerdi onak hemen
ta txarrak kanpora
Hotza ez pasatzeko
erosi gustora