Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

EUSKARAREN EGUNA

  • Izenburua: EUSKARAREN EGUNA
  • Ikastetxea: Elortza HLHI (Urduliz)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: 6.A eta 6.B
  • Doinua: Ama begira zazu
  • Irakaslea: Peru Vidal
  • Igoera data: 2019-11-28
  • Publikoa:

Hitzak errimatzea
da bertsolaritza
zein polita euskaraz
kantatzea hitza.

Astearte honetan
euskara eguna
Elortza eskola da
oso euskalduna.

Gure eskolan denok
gaude lagunekin
euskaraz hitz egiten
dugu elkarrekin.

Kalean hitz egin ta
eskolan ikasi
euskara egunean
gu euskaraz bizi.

Egunero joaten
gara eskolara
eta ikasten dugu
han pilo euskara.

Gure Elortza eskolan
euskaraz hitz egin
Ta eskolan bezala
bai kalean berdin.