Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

seigarren mailakoei

  • Izenburua: seigarren mailakoei
  • Ikastetxea: Egape Ikastola (Urnieta)
  • Ikasgela: LH4B
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Amaia Agirre
  • Igoera data: 2019-11-27
  • Publikoa:

1-Seigarren mailakoak
etorri zaizkigu
ta guk askoz hobeto
kantatuko degu. (berriz)

2-Zuen bertsoak entzun
eta hartu aintzat
orain jarriko degu
umore pixka bat. (berriz)

3-Gabonen inguruan
kantatu dezue
oraindik hilabete
falta da aizue. (berriz)

4-Berriz egingo degu
broma eta txantxa
guretzat opariak
zuentzat ikatza. (berriz)

5-Denok alaitu gera
zuengatik trebe
baita arbel ertzeko
eskeletoa ere. (berriz)

6-Ondo egin dezue
buruz ta burutik
eta eskerrik asko
etortzeagatik. (berriz)