Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

EUSKARA

  • Izenburua: EUSKARA
  • Ikastetxea: Armentia Ikastola (Gasteiz)
  • Ikasgela: LH5D
  • Egilea: ARMENTIA 5D
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Uxue Diaz
  • Igoera data: 2020-06-19
  • Publikoa:

DOINUA: Boneta eta txapela

KORRIKA
Hau da gure korrika
hori bai polita
euskaraz hitz egiten
astintzen barita
hau oso azkar doa
egin denok klika
hemen dator korrika
Klika ta korrika

IKASTOLA
Ikasgai guztietan
beti gaude_idazten
ta asteazkenetan
bertsoak abesten
hamaiketan patiora
han gaude jolasten
gure_ikastolan gaude
euskaraz egiten

BERTSOA/BERTSOLARITZA
Hemen gure hizkuntza
bertsolaritza da
dibertigarria da
gustokoak dira
eta oso politak
maitatuz euskara
gu bertsoak egiten
trebeenak gara

ARABA EUSKARAZ
Bakarrik Araban da
Araba Euskaraz
Araba Euskarazen
tonbola ta jolas
lagunekin egoten
bai dibertsioaz
aurten dugu Amurrion
ta Armentian iaz

EUSKARAZ BIZI NAHI DUT
Nire ametsa zein den
azalduko dizut
zuk abestu behar duzun
bai bertso baten truk
eta gero dantza bat
egin ezazu zuk
euskaraz bizi nahi dut
nik amets bat badut

ARGITXO
Gure pertsonai batek
izena du_Argitxo
beti eramaten du
txapel bat gorritxo
beti euskaraz dabil
da gure laguntxo
eta euskaraz handi
erdaraz txikitxo

EUSKARAREN EGUNA
Gu lagunekin gaude
ospatzen eskolan
euskaraz hitz egiten
euskara egun(e)an
geuk bertsoak kantatzen
hemen antzokian
orain ta gero beti
euskara_irekian