Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

EUSKARA

  • Izenburua: EUSKARA
  • Ikastetxea: Armentia Ikastola (Gasteiz)
  • Ikasgela: LH5B
  • Egilea: Armentia 5B
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Uxue Diaz
  • Igoera data: 2020-06-19
  • Publikoa:
Audioa

Doinua: Boneta eta txapela

EUSKARAREN EGUNA
Hemen gaude eskolan
lagun guztiekin
eta jolasten dugu
bai euskararekin
euskararen egun(e)an
euskarari ekin
ondo pasatzen dugu
denok elkarrekin

EUSKARAZ HITZ EGIN
Kantari_esnatzen gara
euskara bultzatzen
asko aritzen gara
hitzekin jolasten
hemen gaude euskara
mundura zabaltzen
lagun artean gaude
euskaraz kantatzen

ARGITXO
Argitxo deitzen naute
etorri nirekin
txapela bat buruan
krabelin batekin
oso jatorra zara
euskaraz hitz egin
denok etorri hona
euskarari ekin

ARABA EUSKARAZ
Oso jatorrak gara
egin (e)zazu jolas
gurekin ikastera
eta ondo pasaz
etorri jolastera
disfrutatu_egunaz
ekainak 16an
araba euskaraz

EUSKALTEGIAK
Gure gelara_etorri
ikasi gurekin
dibertigarria da
euskaraz hitz egin
oso polita dugu
ta lanari ekin
euskaraz hitz egiten
dugu euskaltegi(a)n

IKASTOLAN EUSKARAZ
Euskaraz egin (e)zazu
lekukoa hartu
euskaraz ikastolan
behar dugu_aipatu
bizitza berri bati
euskaraz ta puntu
baduzu_irudimena
ez (e)zazu apurtu