DOINUA: Boneta eta txapela
EUSKARAREN EGUNA
Euskararen eguna
zatoz zu laguna
umeak joaten dira
ospatzera_eguna
gertu_eta urrunetik
entzun oihartzuna
abenduak 3an
ospatzen duguna
KORRIKA
Lekukoa pasatuz
beti errepika
Euskal Herrian zehar
euskararen zita
korrika egiteko
zapatak jantzita
euskaraz egiten da
baita_ere korrika
HIZKUNTZA
Euskara egin zazu
eta a(ha)ztu lotsa
ospakizunerako
zuk ere_egin dantza
abesteko euskaraz
afinatu_ahotsa
munduko onena da
euskara_hizkuntza
EUSKAL GABONAK
Opariak hartuta
banoa ohera
nire ama badator
bronka botatzera
ta jolastuko dugu
guztiok batera
Olentzero badator
berriz nire_etxera
ARABA EUSKARAZ
Aurten gure_ikastolan
Argantzunen iaz
gure lagunekin ta
poz pozik bagoaz
dantza ta kantatzera
daukagun asmoaz
ekain(e)an ospatzen da
Araba Euskaraz
IKASTOLA
Armentia_ikastolan
maitasun beteaz
patioan jolasten
beti bai euskaraz
eta denak gainera
lotuta kateaz
ikastolara beraz
ikastera goaz