Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

EUSKARAREN EGUNA

  • Izenburua: EUSKARAREN EGUNA
  • Ikastetxea: Artxandape Ikastola (Bilbo)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: 5.A
  • Doinua: Ama begira zazu
  • Irakaslea: Peru Vidal
  • Igoera data: 2018-11-08
  • Publikoa:

Gure animalia
da txantxangorrria
gurekin partekatuz
kolore gorria

Euskararen eguna
gaur ospatzen dugu
eta hurrengo urtean
berriro seguru.

Ongi etorri denoi
heldu da euskara
eta hemen guztiok
euskaldunak gara.

Abenduak 3a
euskara eguna
guztiok ikastolan
ospatzen duguna.

Denok gaude batuta
familia, lagunak
hau da gure eguna
gora euskaldunak.

Hitz egin behar dugu
euskaraz kalean,
etxean, ikastolan
ta baita lanean.