Ai zapotxin, euskaraz hitz egin
dibertitzeko denak elkarrekin
Abenduaren 3a
euskara eguna
hitz egitea hori
da behar duguna
Beti pertsona bera
euskaraz egiten
hasi besteak ere
euskaraz saiatzen
Ai zapotxin, euskaraz hitz egin
dibertitzeko denak elkarrekin
Nik euskaraz badakit
beti hitz egiten
ikastera benga ba
animatu aurten
Ikastolan euskaraz
egin behar dugu
andereƱo ta denok
euskaraz seguru
Ai zapotxin, euskaraz hitz egin
dibertitzeko denak elkarrekin
Euskararen eguna
ta beti euskaraz
klasean ikastean
zuk eta nik erraz
Argitxo txano gorri
ahoan irria
txanoan txintxarria
dibertigarria
Ai zapotxin, euskaraz hitz egin
dibertitzeko denak elkarrekin
Bastida Errioxan
ta beti euskaraz
bestela hizkuntza hau
galduko da erraz
Zuk eta nik euskaraz
hitz egingo dugu
horrela lagun asko
egingo ditugu
Ai zapotxin, euskaraz hitz egin
dibertitzeko denak elkarrekin