BADABADUN, BADUN
BADUN BADUN BADERO
Gaur abenduaren 3
lagunekin gaur batera
benetan oso egun ona
eta gora bai euskera
Argitxoren eguna da
ondo pasatuko dugu
lagunekin hitz egiten
euskaraz beti seguru
Hemen gaude ikastolan
euskara eguna ospatzen
Guk merezi dugulako
merendola bat prestatzen
Euskararen eguna da
ta argitxoren urteak
Unai kalean jausi da
eta guztiek barreak
Ekaitzek bretxa egin du
eta joan dira jostera
ta gero bere omenez
ospatu dugu euskera
Putzu handi handia dago
nire patioaren erdian
ez dugulako egiten
euskaraz Euskal Herrian