Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Eskolan prest gaude!

  • Izenburua: Eskolan prest gaude!
  • Ikastetxea: Zuazo HLHI (Barakaldo)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: -
  • Doinua: Ama begira zazu
  • Irakaslea: Idoia Anzorandia
  • Igoera data: 2019-11-25
  • Publikoa:
Audioa

Guztiok eskubide
berdinak ditugu
gure berdintasuna
da gure helburu.

Hau aldatu nahi dugu
guztion artean
emakume guztiak
uzteko bakean.

Guztiok elkarrekin
lortu ahal dugu
kalean ta etxean
sentituz seguru.

Neskak eta mutilak
eskutik helduta
kale guztiak daude
morez margoztuta.

Elkarri laguntzea
da askoz hobea
eskubideen alde
borobil morea!

Guztiok borrokatzen
emakumeen alde
mundua aldatzeko
eskolan prest gaude!