Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Gure irakasleak

  • Izenburua: Gure irakasleak
  • Ikastetxea: Araia Ikastetxea (Araia, Asparrena)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: 5. A
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2019-12-03
  • Publikoa:
Audioa

Ingles irakasleak
izena du Asier
eta beti izaten da
oso oso oker

azterketak guk beti
dauzkagu IƱigo
ez al ditugu inoiz
jolasak egingo

Ai zapotxin , ez dago zer egin
gure eskolako
irakasleekin

Musikako irakasle
hoberena Aintzira
gaur berriro klasean
egingo du pira

Soinketako irakasle
deitzen da Eneko
eta eskatu digu
korroa egiteko

Ai zapotxin , ez dago zer egin
gure eskolako
irakasleekin

Marrazketako neska
errietan Eider
hola jarraituz gero
eingo dugu piper

Tailerreko irakaslea
dugu guk marijo
ta ordenagailuekin
bera da oso pijo

Ai zapotxin , ez dago zer egin
gure eskolako
irakasleekin

Araiako eskolan
irakasle asko
beti bidaltzen dute
lana etxerako

horrelakoak dira
gure irakasleak
Kontratatu mesedez
irakasle hobeak

Ai zapotxin , ez dago zer egin
gure eskolako
irakasleekin