Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Marrazki bizidunetako pertsonaiak

  • Izenburua: Marrazki bizidunetako pertsonaiak
  • Ikastetxea: Lope de Larrea Ikastola (Agurain)
  • Ikasgela: LH6B
  • Egilea: 6B
  • Doinua: Kontu barri bat suzedidu da II
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2020-06-13
  • Publikoa:
Audioa

Guri tokatu zaigu neska bat
alai eta bihurria
zapata handi handiak ditu
ta motots pare gorria

DC komikietan agertzen da
gure pertsona iluna
Jokerren kontra dago borrokan
ta Robin bere laguna

Ipurdia erakusten du bai
eta da oso bihurria
beraiek dute ilea gorantz
eta aurpegi horia

4 urteko mutikoa dugu
oso alai bizitzen da
orrazten ez du denbora galtzen
bihurria du arreba

Mapatxe deitzen diote denek
ez da katu bat normala
sagu bat ikusten duenean
beldur pila bat daukala

Ile urdina du neska honek
Pariseko heroia da
katu bat dauka laguntzailetzat
enteratu ote zara?

Bere gurasoekin bizi da
Arrosa du kolorea
putzuetan jolasten duenean
ez da oso dotorea

Bizidun oso alaia da bai
zuloak ditu ugari
hamburgesak egiten ditu ta
primerako sukaldari