Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

EUSKARAREN EGUNA

  • Izenburua: EUSKARAREN EGUNA
  • Ikastetxea: Artxandape Ikastola (Bilbo)
  • Ikasgela: LH5B
  • Egilea: 5.b
  • Doinua: Ama begira zazu
  • Irakaslea: Peru Vidal
  • Igoera data: 2019-11-21
  • Publikoa:

Abenduak hirua
euskara eguna
beti izango gara
talde euskalduna.

Zure familiarekin
euskaraz hitz egin
eta baita euskaraz
zure lagunekin.

Abenduaren hiruan
euskaraz jolastu
ta gogoratu dugu
ezin dela ahaztu.

Euskararen eguna
gaude elkarrekin
ta bihar plazan ere
bai euskaraz berdin.

aurten ikasten gaude
gu bertsolaritza
euskaraz errimatu
behar dugu hitza.

gu beti goaz pozik
bai ikastolara
ta beti lagun ekin
mintzatzen euskara.

guk ikastolan beti
euskara ikasi
eta baita kalean
bai euskaraz bizi.