Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Gure irakasleak

  • Izenburua: Gure irakasleak
  • Ikastetxea: San Bizente Ikastola (Oion)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: 5
  • Doinua: Zaldibiko plazan A
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2020-06-17
  • Publikoa:
Audioa

Plastika irakasleak
izena du Javi
Inika pizten digu
ez bagaude adi

Hemen daukagu Gema
eta gero Txema
jartzen digutela lan
asko ta problema

Ai zapotxin, ez dago zer egin
ikastolako irakasleekin

Gure irakasle bat
izena du Abraham
eta plazan edaten
du ere asko txanpan

Irakasle onena
izena du Gema
klase denon aurrean
ematen du krema

Ai zapotxin, ez dago zer egin
ikastolako irakasleekin

ta gure musikaren
irakasle Arturo
australian egon zen
ikusi kanguro

Bertso irakaslea da
Oihane Perea
eta ekartzen digu
liburu berdea

Ai zapotxin, ez dago zer egin
ikastolako irakasleekin

Igles irakasleak
izena du Johanna
Inika pizten digu
ez badago lana

Ai zapotxin, ez dago zer egin
ikastolako irakasleekin