Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

MARRAZKI BIZIDUNAK

  • Izenburua: MARRAZKI BIZIDUNAK
  • Ikastetxea: Lope de Larrea Ikastola (Agurain)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: 6. A
  • Doinua: Kantuz sortu naiz eta II
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2020-06-13
  • Publikoa:

Pertsona oso txikia da ta
itsusia ere bada
prakak jeistea gustatzen zaio
eta zakila bistara

Ni katua naiz eta poltsiko
magikoa bat daukat hor nik
ta gauza asko gordetzen ditut
ta atera poltsikotik

Familia ospetsu bat da ta
gure umetxo azkarrak
amona baten ardurapeko
animali bihurriak

Ni mendi batean hor bizi naiz
ta baita aitonarekin
ta egunero ateratzen naiz
Pedrorekin ta ahuntzekin

Motxilarekin kalera doa
mapa hor doa ere bai
abenturak gustatzen zaizkio
eta ibiltzea alai

Etxea du uraren azpian
baina karnetik ez dauka
lagun onak ditu eta txarrak
baina dago txoratuta

Ume independentea da ta
alai eta lagunekin
Bere ile trentzatuarekin
ta galtzerdi luzeekin

Kantzontziloak kanpotik eta
hor doa hegan zeruan
Planeta extralurtar batean
jaio zen ta ez lurrean