Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

IRAKASLEAK

  • Izenburua: IRAKASLEAK
  • Ikastetxea: Mendialdea IPI (Kanpezu)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: 5. maila
  • Doinua: Zaldibiko plazan A
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2019-11-14
  • Publikoa:
Audioa

Ai zapotxin, ez dago zer egin
Mendialdeko irakasleekin!

Gimnasia irakaslea
bere izena Asier
argala eta luze
jator eta eder.

Ikustera etorri da
Indiatik Kaustubh
inglesa hitz egiten
txoratuko gaitu.

Ai zapotxin, ez dago zer egin
Mendialdeko irakasleekin!

Ingles irakaslea
bere izena Bea
gurekin inglesean
da oso trebea.

Mateko problemetan
badago Eneritz
beti dago laguntzen
beti hitz eta hitz.

Ai zapotxin, ez dago zer egin
Mendialdeko irakasleekin!

Gure irakasleak
du izena Mirari
eta etxeko lanak
eraman berari.

Laguntza irakaslea
deitzen da Garazi
arren ikasleei zuk
ez egin garraxi.

Ai zapotxin, ez dago zer egin
Mendialdeko irakasleekin!

Musikako irakaslea
izena Amagoia
ta beti izaten du
berak arrazoia

Bertso irakaslea
Oihane Perea
ta bera regetoian
ez da oso trebea.

Ai zapotxin, ez dago zer egin
Mendialdeko irakasleekin!

Gure eskolan beti
daukaguna Jone
eta berak jaten du
Natilas Danone.

Gure irakasleak dira
nolako kuadrila!
tabernara joan beharko
errekanbio bila...

Ai zapotxin, ez dago zer egin
Mendialdeko irakasleekin!