Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

Zezen beltz!

  • Izenburua: Zezen beltz!
  • Ikastetxea: Etxepare Ikastetxea (Iruñea)
  • Ikasgela: TXANTREANOAK
  • Egilea: txantrea 5b
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Xabier Terreros
  • Igoera data: 2018-11-12
  • Publikoa:
Audioa

Guk gose asko dugu
ta jaten gaituzte
eta gainera dugu
ia 100 urte

Banderilaz beteta
nik daukati bizkarra
hilda nagoenean
egin dut negarra

Ai zezenak
ez dago zer egin
gure adar ta
haragiarekin

Gutaz aprobetxatzen
hemen toreroak
eta gainera hemen
faltan ikuiluak.

Toreroak gu denoi
eraman azala
eta gero tratatu
eroiak bezala

Ai zezenak
ez dago zer egin
gure adar ta
haragiarekin

Nire lehen aldia da
beldur askorekin
hobeto izango zen
libre bizi hortik

Beti pertsonak guri
mareatzen gaituzte
eta gero gainera
txalotzen digute

Ai zezenak
ez dago zer egin
gure adar ta
haragiarekin

Jendea prest etorri
guri ikusteko
guk ez dugu gogorik
burla egiteko

Gaur markatu naute ta
egun txarra izan dut
eta okerragoak
falta zaizkit batzuk

Ai zezenak
ez dago zer egin
gure adar ta
haragiarekin

Toreroak gurekin
beti tratu txarra
maitasun pixka bat da
nahi dugun bakarra

Ta horrelakoa da
zezenon bizitza
egunero borroka
batean gabiltza

Ai zezenak
ez dago zer egin
gure adar ta
haragiarekin
(bi aldiz)