Egunero ni nago
egiten korrika
ta beti entzuten dut
regeton musika
kalera atera naiz
dotore jantzita
bitartean lagunei
egiten bisita.
Errekreoan jolasten
ez dago bullying-a
baina gure jokotan
beti dago mina
berdin du bai ala ez
egin ahalegina
saiatzen gaude beti
baino da berdina.
Gabon ilun batean
neukan nire ametsa
ta hurrengo goizean
hau zen nire sorpresa
Nintendo berri hori
jolasten erraza
arratsaldean jolasten
mandoko babesa.
Kutsakorrak gu gara
begira mundua
zakarra eta zakarra
dago inguruan
ez kutsatu gehiago
da gure helburua
azkar hasi behar gara
hori segurua.
Orain lantzen gaudena
da berdintasuna
matxistak ez dakite
gaur dela eguna
haiek daude galdezka
hau da erantzuna
neskak eta mutilak
geu gara lagunak.
Niri ez zait batere
gustatzen idatzi
baina egin behar da
asko du garrantzi
orain antzerki dugu
bananaz jantzi
baina nire etxean
hor utzi dut ahantz.
Hemen nago kalean
mutiko gaztea
nire bizia bezala
parkean askea
asko gustatzen zait
gauzak marraztea
orduan noa etxera
marrazten hastea
Orain ailegatu zait
Barsako txartela
uste dut ikusi dutela
nire nibela
nahastu egin badira
Madrilen bestela
nire laguna Bale
egin zuen bezala.
Gaur ostirala dugu
ai ama ze poza
baina erebai dantza
izango dut lotsa
dena hartu behar dut
jantzi aproposa
eta ni abesteko
behar dut ahotsa.
Euskerako klasean
gu gaude bertsotan
luzeak eta motzak
ditugu askotan
normalean edo beti
geu gaude kolokan
baina hitz tonto asko
daude gure ahoan.
Bihar astelehena
mateko kontrola
ez dut ezer ikasi
nota bost axola
telebista begira
ikasi inola
amak esaten dit
ola ikasi nola.
Asko gustatzen zait
urdin kolorea
horregatik urdinak
baditut gordea
armairu handi batean
izkutu hobea
dena gezurra da
ai nire umorea.