Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

ESTERIBAR EUSKALDUNA

  • Izenburua: ESTERIBAR EUSKALDUNA
  • Ikastetxea: Gloria Larrainzar Ikastetxea (Zubiri)
  • Ikasgela: TXERRRITXULETA
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Xabier Terreros
  • Igoera data: 2019-11-20
  • Publikoa:
Audioa

Gure herriko euskara
bai dela oso zaharra
baina jarraitzen du_izaten
gure guztion indarra.

Euskara galtzen badugu
guri_emango digu pena,
hizkuntza_hori galtzen bada
niretzat galtzen da dena

Euskara denon artean
beti beti hitz egiten
kalean beti bezala
euskara guk erabiltzen

ENTZUN ENTZUN -ENTZUN
BIHOTZAREN TAUPADA
EMAN EMAN - EMAN
EUSKARARI BULTZADA

Euskal Herriko hizkuntza
denontzako da euskara
eta herriko guztiok
ongi eramaten gara

Euskara hitz egitean
ematen du ikusezina
hori ez bada_erabiltzen
niri egiten dit mina

Euskara denon artean
beti beti hitz egiten
kalean beti bezala
euskara guk erabiltzen

ENTZUN ENTZUN -ENTZUN
BIHOTZAREN TAUPADA
EMAN EMAN - EMAN
EUSKARARI BULTZADA