Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

asmakizunak

  • Izenburua: asmakizunak
  • Ikastetxea: Assa Ikastola (Lapuebla de Labarca)
  • Ikasgela: MAITE
  • Egilea: 6. maila
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2019-11-12
  • Publikoa:

DOINUA: Maritxu

Pertsona guztiok dugu
guretzat onena
batzuk argala dute
gurea gizena
eta gu gidatzeko
bera da lehena
lepo gainean dago
ilea duena

Programa hau ez dute
telebistan bota
oso ona da denontzat
ta asko inporta
tutoritzan ordea
etxean erronka
eta hau bai badago
jazarpenen kontra

Hizkiak ditu eta
heldu da gela
bateriarik gabe
itzaliko zara
bi motakoak daude
jakin zazu hara
pantaila duen tresna
oso azkarra da