Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

ASMAKIZUNAK

  • Izenburua: ASMAKIZUNAK
  • Ikastetxea: Bastida Ikastola (Bastida)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: 6.MAILA
  • Doinua: Neskazahar bat tentatzen
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2019-11-12
  • Publikoa:
Audioa

Jaiotzean berdea
hau ez da gezurra
batzuetan gogorra
bestetan xamurra
handitzean zurea
marroia ziurra
oso usain txarra dut
tapatu sudurra

Tresna txiki bat da ta
guk eramateko
polita izan daiteke
zuk txuleatzeko
konpasa gordetzeko
daukagu gustoko
kremailera bat dauka
gauzak gordetzeko

Burbujitak ditu ta
kaka kolorean
oso gozoa dago
ahoan sartzean
gasa sentitzen dut nik
botila barnean
ta Eroskin bizi da
Fantaren ondoan

herri txiki bat da bai
jende gutxi bada
B da lehenengo letra
jakin zazu hara
hiru silaba ditu
polita ikara
ta Haroren ondoan
batzuk bizi gara