Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

PUNTUARI ERANTZUNEZ

  • Izenburua: PUNTUARI ERANTZUNEZ
  • Ikastetxea: Etxepare Ikastetxea (Iruñea)
  • Ikasgela: KAPITAIN-SALAMI
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Xabier Terreros
  • Igoera data: 2019-11-12
  • Publikoa:

TA ZEIN JOLASETARA
ZAUDE BIZIATUTA?
Gela barruan nago
ni izkutatuta
Fornite jolasak dauka
guzti honen kulpa,
jolasten hasi naiz ta
honek ezin buka.

NOR DA GEHIEN GUSTATZEN
ZAIZUN YOUTUBERRA?
Niri ez zait gustatzen
dena da alferra,
youtuberrak ez zaizkit
inporta piperra,
Youtuben bilatzea
ez duzu beharra.

TELEBISTA AURREAN
EGOTEN AL ZARA?
Klasetik iristean
botata sofara,
ordu erdi egonda
kendu begirada,
mandoa hartu eta
aldatu kanala.

Telezaborra ere
ugari BADAGO...
Telebista aurrean
denbora igaro,
gaueko hamabitan
telebista_akabo.
Gero goizean nahi dut
lo egin gehiago.

NOIZ EMANGO DIZUTE
ZURI MUGIKORRA?
Niretzat hori ez da
oso derrigorra
traste hori delako
kristoren gogorra
Nik ez dut nahi eduki
holako zigorra.