Larramendi Ikastolako 5.mailako ikasleek Euskara Egunaren inguruan ikastetxeko ekintza berezi bati sarrera emateko bertsoak prestatu dituzte; ez dutelako euskara hiltzerik nahi!
*Hastera doa, ikasleok prest,
gaurkoan 40baietz!
Euskara maitatu dezazuen
zuok egunez ta gauez!*
Ikastolan ondo pasatzeko
ikasgelan lan eta lan,
bertsoak egiten egon gara
jolas orduan ta gelan.
Aberatsa da gure kultura
euskararen inguruan,
gaurko jaiaz gozatu dezagun
abenduaren hiruan.
*Hastera doa, ikasleok prest,
gaurkoan 40baietz!
Euskara maitatu dezazuen
zuok egunez ta gauez!*
Gure 40 segunduetan
euskara pozik daukagu
behingoz buruan sartu ondoren
ondo pasatuko dugu.
Euskal Herrian gaude orduan
nahizta jakin gazteleraz,
oso ondo pasatu eguna
eta hitz egin euskaraz!
*Hastera doa, ikasleok prest,
gaurkoan 40baietz!
Euskara maitatu dezazuen
zuok egunez ta gauez!*
Hizkuntza onena gurea da
euskara dauka izena,
mundutik bira eta bueltaka
darabilgun zaharrena.
Hil arte hitz egiten badugu
zaindu ezkero oreka
egunero biziko da guri
esker euskararen festa!
*Hastera doa, ikasleok prest,
gaurkoan 40baietz!
Euskara maitatu dezazuen
zuok egunez ta gauez!*