DOINUA: IZARREN HAUTSA
Kaixo Irura, kaixo ikasle
Irakasle eta lagun
Bertso kantuan pasa ditugu
Jada hiru lau ostegun
Eta gaur ere berriz klasea
Kanpoan euri eta haizea
Udazkena da errudun
Gaur bertso batzuk egin beharra
Daukagu ta txukun-txukun
Lehiaketa bat daukagu zai ta
Onena eman dezagun
Parte hartzea da inportantea
Egin sorta bat elegantea
Ta eiten gerala demagun
Tolosaldeko txapeldun.