Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

OINAK EMANDA

  • Izenburua: OINAK EMANDA
  • Ikastetxea: La Salle San Luis (Donostia)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: Xabier Vilar
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Aitor Mendiluze
  • Igoera data: 2019-11-12
  • Publikoa:

Ni atzo aitarekin
joan nintzen korrika
berarekin ibiltzen
ikasten musika
eskolara joateko
ni beti jantzita
gero amonarekin
joan naiz bisita

Hemen nire klasean
ez dago bullying-a
nire amak baita ere
aurkitzen du mina
futbolean baita guk
gola ahalegina
irakaslea beti
esaten berdina

Ezin dugula beti
egiten ametsa
kontrolak ematean
jasotzen sorpresa
kontrola ez da inoiz
izaten erreza
irakaslea beti
ematen babesa

Jende gaiztoarekin
ez dago mundua
jende ona badago
nire ingurua
munduko denek dute
bere helburua
etxean sentitzen naiz
beti segurua

Euskadiko eskoletan
bai berdintasuna
oso garrantzitsua
euskara eguna
beti galdetuz daude
nire erantzuna
patio garaian ere
euskaraz laguna

Klasea amaitzean
agendan idatzi
noiz behinka ez diogu
ematen garrantzi
klasera joan beharra
egunero jantzi
etxetik aterata
galtzak beti ahantzi

Nire amona baita
oraindik gaztea
kalera ateratzeko
beti da askea
bera txikia zela
ondo marraztea
kostatzen zitzaion ta
klaseak hastea

Niri gaizki atera
zait gaurko kontrola
hurrengoan hobeto
ai ez du axola
mateko kontrolean
hori ez da inola
gertatuko amatxo
hala edo nola

Bakarrik abestea
zer-nolako poza
baina jendearekin
ematen dit lotsa
klasean ez da beti
momentu aproposa
irakasleak beti
igotzen ahotsa

Asteartean beti
klasean bertsotan
aitorrek esaten dit
bai ondo askotan
baina gure bertsoak
askotan kolokan
ondo gelditzen dira
besteen ahotan

Kiroldegira joaten
galdu zait txartela
igeriketan inoiz
ez dut nik nibela
ekipotik kanpora
ni noa bestela
nire lagunek egin
dutenek bezela

Poztazuna ematen dit
gorri kolorea
nire barruan dago
ta beti gordea
kolore hori da ta
munduko hobea
tristetzen naizenean
sortzen umorea