Klasera joateko
ni nago korrika
hau da eguneroko
daukagun musika
bost minutu barru
egon behar jantzita
eta justu orain jaso
aitaren bisita
Beti nire eskolan
badago bullying-a
eta pertsona batek
jasotzen du mina
gauza asko aldatzeko
egingo ahalegina
betiko egunean
ez egon berdina
Lo egin nuenean
izan dut ametsa
gero esnatzean nik
berriro sorpresa
nire ametsa izan zen
osorik erreza,
munduak izateko
behar dun babesa
Bizi garen tokia
orain da mundua
eta zikina dago
bere ingurua
garbia izateko.
daukagu helburua
eta izango dugu
mundu segurua
Munduan beharrezkoa
da berdintasuna
eta ailegatzea .
beharko eguna
politikoek esan
oneko erantzuna
eta erantzun hori
izango laguna
Oraingo egunean
ez dut nahi idatzi
bertsoak ez dutela
inungo garrantzi
etxera joan eta
nire arropa jantzi
bertsoak egiteko
egin dut ahantzi
Hamaika urte ditut
naizenez gaztea
gauzak egitekotan
ni ez naiz askea
gure mundu berria
denok marraztea
baita ere nahi dut nik
oraintxe hastea
Eskolan izan ditut
pila bat kontrola
eta hori niri ez zait
bat ere axola
beste kontrol bat jarri
iruditu inola
eskolako irakasle
gaiztoak hain nola
Aurkezpena ikastean
askotako poza
ta gero aurkeztean
agertzen da lotsa
baina nik ikasi dut
ez dela aproposa
arnasa hartu eta
bota dut ahotsa
Oraintxe bertan nago
ni hemen bertsotan
baina ez da ateratzen
bertsoa askotan
ideiak eta ideiak
badaude kolokan
baina nire hitz guztiak
jendearen ahotan
Nire ama utzi dit
diruko txartela
nire bideojokoan
izango nibela
diru asko ez sartu
esan dit,bestela
haserre egongo zela
deabruak bezela
Ostadarrak dituzte
pila kolorea
baino oraintxe bertan
zeruan gordea
zeruaren artean
gauzarik hobea
gainera gauza hori
badauka umorea