Etxetik irten naiz ni
alaia korrika
nire familiarekin
abesten musika
gaboneko arropaz
nago ni jantzita
nire bizilagunak
egin dit bisita
Nire auzoko mutilak
egiten buling-a
eta niri egiten dit
beti asko mina
berataz pasatzea
dut nik ahalegina
ez dira konturatzen
garela berdina
Gaur gauean izan dut
sekulako ametsa
jaiki naizenean ni
eman dit sorpresa
nire etxerako lana
ez zen lan erreza
baina medikura joan
dut beti babesa
Gaur ez daukagu ondo
zainduta mundua
zabor ta kutsaduraz
beteta ingurua
planeta hau zaintzea
da gure helburua
horrela lortuko da
mundu segurua
Gogoko ez dudana
hau baita idatzi
horregatik ez diot
ematen garrantzi
bide bakarra izan
burua dut jantzi
ta agendan idatzi
ostera dut ahantzi
Nire ahizpa handia
orain da gaztea
beti nahi duena egin
bera oso askea
ez zaio asko gustatzen
niri marraztea
baina ez zaio asko
kostatzen hastea
Biharko guk eskolan
daukagu kontrola
baina ez dut ikasiko
niri beti axola
inoiz ez dut atera
hamar ez inola
eta nire amak beti
esaten du nola
Nire bizitza esan
beti ni bertsotan
baina ez dut ondo egin
gaizki ere askotan
nik badaukat hortza bat
beti dut kolokan
eta beti nik daukat
mina beti ahotan
Niri dantza egitean
sortzen didan poza
baina jende aurrean
ematen dit lotsa
badakit dantza hori
bai dela aproposa
urduri jartzen naiz ni
entzuten ahotsa
Nik gogoko izan dut
hori kolorea
nire estutxean dago
beti nik gordea
asko erabiltzea
izango da hobea
ta niri koloreak
eman umorea