Atera naiz etxetik
ta noa korrika
balleteko klasera
entzuten musika
dantzako arropa dut
nik orain jantzita
ta gero amonari
egingo bisita
Elkarrekin egoten
ez dago bullying-a
ta ez dugu egiten
batere guk mina
denok esaten dute
egin ahalegina
ta egin behar dugu
zuk ta nik berdina
Lo egiten ari naiz
ta nik dut ametsa
bai hartu dudana nik
halako sorpresa
mateko azterketa
izan da erreza
ta nire gorputzean
badaukat babesa
Ikusten baduzue
halako mundua
zergatik ez dugu guk
zaintzen ingurua
ez al da hori ote
gure helburua
denok ahal dugu egin
nago segurua
Arrazakeriarik ez
bai berdintasuna
ospatuko dugu gaur
gai horren eguna
pertsona guztiena
da ona erantzuna
izan behar gara gu
guztien laguna
Istorio bat kontatu
ta baita idatzi
baina gero ez diot
ematen garrantzi
antzerki bat muntatu
oso guapa jantzi
ta interpretatzean
gidoia ahantzi
Ni orain txikia naiz
ta ere gaztea
baina oraindik ez dut
bizitza askea
niri gustatzen zait bai
asko marraztea
ta ere gustuko dut
dantzatzen hastea
Gaur eskolan daukagu
mateko kontrola
klaseko batzuei
ez zaie axola
beraiek ez dakite
egiten inola
hamar asko egongo
badakit nik nola
Gaur goizean nik daukat
hainbesteko poza
erakusketa dut nik
zer nolako lotsa
ez dakit nik egun hau
al den aproposa
ez daukat oso ondo
nik beti ahotsa
Anaiarekin nago
batzuetan bertsotan
kantatzen dugu biok
jatean askotan
ni beti geratzen naiz
oinekin kolokan
eta nire anaia
janaria ahotan
Autobusean pasa
mugiko txartela
nola al dute izan
hainbeste nibela
sartzeko erabili
dirua bestela
edo sartu ere bai
zuk bip bat bezela
Gustukoa dut ni bai
hori kolorea
badaukat nik muestra bat
apalan gordea
zakarrontzira bota
al da ote hobea
ez dakit aldatuko
zaidan umorea