Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

OINAK EMANDA

  • Izenburua: OINAK EMANDA
  • Ikastetxea: La Salle San Luis (Donostia)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: June Barros
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Aitor Mendiluze
  • Igoera data: 2019-11-01
  • Publikoa:

Eskolatik irten naiz
nik pozik korrika
abiadura onean
ondoren musika
eskolako arropan
sartu naiz jantzita
bederatzitan amak
egin dit bisita.

Neskato berriari
egiten bullying-a
niri ematen pena
(e)ta berari mina
guk egin behar duguna
da gure ahalegina
neskak eta mutilak
dena da berdina.

Umeak beti gaude
egiten ametsa
hurrengo egunean
ta kriston sorpresa
ama bronka botatzen
baina ez da erreza
umeak bai daukagu
ohean babesa.

Zaindu beharra dugu
guk gure mundua
hobeto egongo da
gure ingurua
mundua zaintzea da
nire helburua
hobeto joango gara
hori segurua.

Jende askok behar du
ta berdintasuna
eta ez dago munduan
honeko eguna
gu denon gorputzetan
dago erantzuna
denok izan behar gara
denekin laguna.

Gizarteko apunteak
behar ditut idatzi
baina ez dut aurkitzen
honeko garrantzi
denborarik ez eman
ezta ere jantzi
baina gizartekoa
ezin dut ahantzi.

Margolan honerako
behar gizon gaztea
ta margolana beti
da nire askea
niri ondo ematen zait
gauzak marraztea
baina pereza handia
ematen hastea.

Egun guztietan guk
daukagu kontrola
ta ez dugu ikasten
guri bost axola
ta gu ezin dugu ba
aukera inola
eta ez dugu ikasi
ba kontrola nola?

Ni beti nago ohiuka
adierazi poza
baina denok begira
daude lotsa-lotsa
eta nik pentsatzen det
dela aproposa
ta etxera bueltatzean
ai nire ahotsa.

6. mailakoak
gaude ba bertsotan
baina andereƱoekin
bronka dago askotan
gero patiora goaz
ta denok kolokan
ta azkenean dugu
suge bat ahoan.

Gimnasiorako ere
behar dugu txartela
dirudi behar dugu
dugula nibela
eta ez bagenu ere
ez sartu bestela
eta ibiliko nuke
txakur bat bezela.

Onartu behar dugu
besteen kolorea
beraiek ere dute
bizia gordea
orduan ez burlatu
hori da hobea
eta izango dugu
hobeto umorea.