Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

OINAK EMANDA

  • Izenburua: OINAK EMANDA
  • Ikastetxea: La Salle San Luis (Donostia)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: Julen Albisu
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Aitor Mendiluze
  • Igoera data: 2019-11-01
  • Publikoa:

Ikasi nuenean
egiten korrika
oraindik ez nekien
nola jo musika
ez nekien oraindik
nola egon jantzita
ordurantxe etorri
zen gure bisita

Niri ez zait gustatzen
egitea bullying-a
baina batzutan batzuk
hartzen dute mina
kirolean bai dago
bulling ahalegina
baina kirolean ez
da klase berdina

Euskerako hamarra
izan da ametsa
baina kontrola izan
hara zer sorpresa
ez da izan hain zaila
baina ezta erreza
baina lagunak beti
ematen babesa

Oso-oso handia
da gure mundua
baina ez dago garbi
gaurko ingurua
hau izango da gure
gaurko helburua
ez kontaminatzea
hori segurua

Nik klasean bilatzen
dut berdintasuna
baina ez da iristen
aurkitzeko eguna
andereƱoarena
hau da erantzuna
zu badauzkazu beti
pila bat laguna

Gaurko lana klasean
izan da idatzi
hamar aldiz jarri dut
paperean garrantzi
esan dit nire amak
egoteko jantzi
eta esaten zidan
euskerakoa ahantzi

Esan zidan gizonak
nintzela gaztea
eta esan nion nik
uzteko askea
gizonak esatean
ondo marraztea
orduan esan nion
nahiago hastea

Osteguna da bihar
ta mate kontrola
lagunak esaten dit
berari axola
ta nire erantzuna
izan da inola
eta nik esan diot
ikasteko nola

Nire urtebetetzean
ze nolako poza
baina gero antzokian
zenbateko lotsa
ez zait iruditzen hau
oso aproposa
bertsolaritzan gero
gastatzea ahotsa

Niri gustatzen zait bai
ikastea bertsotan
ez esateagatik
again askotan
nire hortzak dexente
dabiltza kolokan
eta batzutan batzuk
erortzen ahotan

Niri gustatzen zait bai
museoko txartela
baina ez dauka askorik
txikiko nibela
oraindik maten gaude
euskeran bestela
etxean lan berdina
ez dugu bezela

Nire begietako
urdin kolorea
nire gurasontzat
daukat nik gordea
nahiago artistika
niretzat hobea
baina beti jartzen dit
oneko umorea