Joan behar naiz klasera
azkar ta korrika
preparatu naiz eta
entzuten musika
ez naiz konturatu ta
ez nengoen jantzita
joan behar naiz berriro
etxera bisita.
Ez zait gustatzen ezer
jasotzea bullying-a
bullying egiten duenak
jasoko du mina
baina nik izango dut
inoiz ahalegina
egiten duena berriz
pasako berdina.
Nik gaur egin dudala
gauean ametsa
baina iruditzen zait
halako sorpresa
ez zait iruditzen hau
niri oso erreza
baina nahi det beti
ametsen babesa.
Gaur ez daukagu ondo
zainduta mundua
zabor ta kutsaduraz
beteta ingurua
planeta hau zaintzea
da zure elburua
horrela lortuko da
mundu segurua.
Nik eta nire anaia
ze berdintasuna
ni handiagoa naiz
baina ez eguna
beti esaten dute
betiko erantzuna
denok esaten dute
naizela laguna.
Gogoko ez dudana
hau baita idatzi
horregatik ez diot
ematen garrantzi
bide bakarra izan da
burua dut jantzi
ta agendan dut idatzi
ostera dut ahantzi.
Aita ez da konturatu
ez dela gaztea
baina bera esan du
badela askea
gustatzen zaio asko
gauzak marraztea
baina hurrengoa izan da
burua hastea.
Niri ez zait gustatzen
bat ere kontrola
baina kontrol askotan
niri asko axola
nik ez dut ikasi ezer
suspentso inola
gero nik galdetu det
nola?nola?nola?...
Nire sentimenduak
jeneralki poza
pixka bat ematen dit
haserrea eta lotsa
niri iruditzen zait
oso aproposa
nik esaten dut beti
gordeta ahotsa.
Ez naiz asko ibiltzen
ni beti bertsotan
baina egiten dut hau
denbora askotan
nik ibiltzen naizela
bertsotan kolokan
baina agian dut nik
birus bat ahotan.
Ni oso aserre nago
visako txartela
ez zait ondo iruditzen
kakaren nibela
egin ahal dut lehengo
denboran bezala
klima aldatzen behar
gu hilko bestela.
Niri gustatzen zait bai
asko kolorea
baina kontu izan behar
dugula gordea
baina izango da hau
askozaz hobea
niri ez zait gustatzen
zure umorea.