Gaur presaka gabiltza
etxetik korrika
beti gaude presaka
entzuten musika
baina hau da lio bat
ez gaude jantzita
ta nire ama esaten
daukagu bisita.
Guk daukagu tristura
ta berdintasuna
baina hau ez da zaila
betiko eguna
hemen nago itxoiten
baten erantzuna
ta orain etorri da
ondoko laguna.
Gaur gaurko egunean
nik ez daukat poza
baina nik daukadana
da piska bat lotsa
hau ipuin polita da
oso aproposa
ta kantatu behar dut
galdu dut ahotsa.
Egin behar duguna
da hau dena idatzi
baina gero esan dut
ez duela garrantzi
probatzeko esan dit
edota hau jantzi
eta nire lagunak
esan dit ahantzi.
Nire aurreko eskolan
ez dago bullyng-a
baina oraingo eskolan
bai daukagu mina
baina denok gaude ta
oso ahalegina
eta hau bai dela
gaurko egun berdina.
Hitz egin nahi baduzu
izan behar bertsotan
ta hau ez da berria
gertatu da askotan
eta ez badakizu
hau bai da kolokan
eta bertso guztiak
ez daude ahotan.
Nire ametsa ez da
beraren ametsa
ta aurreko egunean
bazegoen sorpresa
ez dizugu esango
baina ez zen erreza
ta justu etorri zen
nire esku babesa.
Nire amona zaharra
eta ni gaztea
baina hau ez du inporta
hau bai da askea
baina duguna gustu
dena marraztea
eta nik nahi dudana
bukatzea hastea.
Ai ba ze despistea
galdu dut txartela
baina ze tontua naiz
hau bai da nibela
ta bat aurkitzen badu
eman ia bestela
orain geratuko naiz
tontu bat bezela.
Kutsatzen ari gara
planeta mundua
plastikoz ta zaborrez
daukagu ingurua
ez kontaminatzea
da gure helburua
ez badugu kutxatzen
mundu segurua.
Gukaur ostegunean
daukagu kontrola
eta nik pentsatzen dut
ez zaio axola
ez dut hamar bat lortu
zortzi bat inola
sei bat atera badut
esango dut nola.
Gure mundu guztiak
dauka kolorea
eta hau esango dut
ez dago gordea
ta hau berriro esan dut
hau bai dela hobea
denok ere daukagu
piska umorea.