Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

BESTE GELAKOEI

  • Izenburua: BESTE GELAKOEI
  • Ikastetxea: Alkartasuna Lizeoa (Beasain)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: ALKARTASUNA 6-A
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Amaia Agirre
  • Igoera data: 2019-10-22
  • Publikoa:

BESTE GELAKOEI KOPLAK
DOINUA: FURRA, FURRA

KAIXO, KAIXO, IEPA ZEMUZ
BERTSO KANTATZERA GATOZ
TA IBILI KONTUZ. (berriz)

1-Gu guztiok jun gea
beste gelatara
ta zuek ez ta noski
Pikatu_egin gara
Keba dena broma zen
Trailari trailara
pikatzen den gela bat
juxtu zuena da.

2-Beti ibiltzen gera
Futbolen jokatzen
Eta gero gainera
Zuek beti galtzen
Ez zerate aspertzen
Askotan pikatzen
Benga denok batera
hasi disfrutatzen.

3-Esandakoa ta gero
Gu gara lagunak
Betiko izango gea
Jator euskaldunak
Ai amatxo maitia
Ze bertso txukunak
Inongo duda gabe
Gara txapeldunak.

4-Guk gaur egin deguna
Kriston bertso jasa
Hainbeste gauzarekin
Hitzaren jolasa
Brometan ari ginan
Ta hartu arnasa
Orain jo txalo guri
Aio ondo pasa.