Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

HEGOALDEKO BALDARRAK

  • Izenburua: HEGOALDEKO BALDARRAK
  • Ikastetxea: Hegoalde Ikastola (Iruñea)
  • Ikasgela: HEGOBERTSO
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Xabier Terreros
  • Igoera data: 2019-10-21
  • Publikoa:
Audioa

Hegoalden badira
baldarrak ugari
berriz deitu diogu
irakasleari

Jantokiko nagusi
janaria bota
ta denok hasi gara
asko bai txaloka

Hegoalden badira
baldarrak ugari
berriz deitu diogu
irakasleari

3.mailako
kanpaldian geunden
bainu-etxean denok
sartzen ta ateratzen.

Hegoalden badira
baldarrak ugari
berriz deitu diogu
irakasleari

Gure lagunari egin
diote opari
bere urtebetetzean
pertsona ugari(k)

Hegoalden badira
baldarrak ugari
berriz deitu diogu
irakasleari

Jantokian ikusi
nire irakaslea
eserita zegoen
erori zen behera

Hegoalden badira
baldarrak ugari
berriz deitu diogu
irakasleari

Ibane eta Mara
patioan gustora
baina erori dira
biak hankaz gora

Hegoalden badira
baldarrak ugari
berriz deitu diogu
irakasleari

Lander ta Asier korrika
azkar zihoazten
ta nahi gabe Landerrek
bretsa egin zuen

Hegoalden badira
baldarrak ugari
berriz deitu diogu
irakasleari

Marko aulkiarekin
hasi zen jolasten
eta gero aulkia
erori egin zen

Gaur ekarriko nuen
baloia gelara
baina erori zitzaidan
herriko ibaira

Hegoalden badira
baldarrak ugari
berriz deitu diogu
irakasleari

Musikako klasean
ze labezomorro!
ta denok egin dugu
asko-asko orro

Hegoalden badira
baldarrak ugari
berriz deitu diogu
irakasleari