Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

ZIGORRAK

  • Izenburua: ZIGORRAK
  • Ikastetxea: Axular Lizeoa (Donostia)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Aitor Mendiluze
  • Igoera data: 2019-06-17
  • Publikoa:

Nik puzker bat bota nuen
klase osoaren erdian
Dantzatu behar nuen justu
ikastolaren aurrean

Ordu osoa egon nintzen
Ikastolan dantza egiten
Eta gero egon nintzen
Ni notatxoa idazten

Gaur goizean erori zait
muki handi bat lurrera
eta nire lagun batek
eraman egin du etxera  

gaur lagunak esan dio
irakasleari egia
eta gurasoek euki
dute bilera handia

Guri jartzen dizkigute
zigorrak nahiko arraro
eta zaborra botatzen
dut klasean egunero

Ni egon naiz lagunekin
klasean bira eta bira
orduan klasea pasa
dut paretara begira

Zapatila bota nuen
nik gelako lehiotikan
eta laguna atera
zen atzeko Ahatetikan

Andereñok bota arren
zuzenean pasillora
pasilloan parrez neon
zigorra joan zen gora

Ingeleseko klasean
hitz egiten hari nintzen
eta andereño hori
hasi zen ni kaleratzen

Kaleratu eta gero
jarraitu nuen hizketan
zigor bat pentsatu zuten
bilera azkar batetan

Gaur zigortu egin naute
lagun bat jotzeagatik
Etxean ere zigorra
zigortuta egoteagatik

Baloiarekin jolasten
haritu egin naiz gelan
irakasleak harrapatu
ta bukatu tutoretzan

Bi orduko txapa eman
digu maisuak goizean
gero gainera berriro
eman digu arratsaldean

Gaur nire irakasleak
zigortu nau klase erdian
eta gero nik gainera
pixa in dut galtza gainian

Nik mobila jakeatu
egin nahi nuenez gelan
tutoreak ikusita
nolako bronka benetan

Beste egun batean nik
berriz jakeatu nuen
Eta nire okerrerako
Zigortu egin ninduen

Lagun batek klariona
jan du gelaren erdian
eta txibatu egin naiz
ni gure gela handian

Klarion kaxa oso bat
jan behar du azkar batean
andereñoak errita
egin digu arratsaldean

Ikastolan nengoen ni
oso haserre burutik
nire laguna bota nun
ikastolako lehiotik

Etxera joan nintzenean
nire ama ikusi nuen
oso azkar asmatu dut
ze haserre mota zuen

Baloiekin nengoen
tokeak egiten gelan
leihoari eman nion
klaera lehen aukeran

Nota bat daukat motxilan
nere amari erakusteko
erakutsi nion eta
bota zidan zaplasteko

Ohean negoen lasai
eta gogoratu nintzen
zigortu egin nindutela
eta baloirik ez nuen

Bertsolaritzan nengoen
aurkezpenaren erdian
eta txiza egin nuen
nire galtzaren gainean.

Ta klase guztia hasi
zenean parrez lehertuta
irakasleak bidali
ninduen ni zigortuta.