1.
Gepetto izeneko
arotz lagunari
Zurezko panpina bat
sortzea irudi
Maitagarriak eman
nahi zion opari
eta bizia eman
zion panpinari
2.
Pinotxoren lana zen
eskolaratzea
azeri eta katuek
nahi zuten zaintzea
alproja pare hori
hor bai parea
pentsatu zuten diru
pila bat lortzea.
3.
Pinotxo tontoa da
(e)ta engainatu zuten.
Eskolara joan ordez
antzokira joaten.
Ondo egin zuenez
kontratatu zuen.
Etxera joan ezinda
negarrez hasi zen.
4.
Errukitu egin zen
zeinen nagusi on
joaten utziko zion
ezin zen han egon
etxera joaten uzten
beraz utzi zion
eta eman zizkion
urrezko bost txanpon
5.
Pinotxo etxerantza
abiatu zenean
Gepettori dirua
eman zionean
Katuak ta azeriak
kalean ikustean
Tratu bat egin zuten
azken egunean.
6.
Jende batzuk etorri
ziria sartzera
lapurtu (e)ta zintzilik
utzi goitik behera
maitagarria etorri
handik salbatzera
esan zion joateko
asko ikastera
7.
Agindutako hura
joan zitzaion ahanzten
bere lagun minekin
hasi zen jolasten
gustura zegoen ta
luzatu egin zen
nagusiak ez zion
etxeratxen uzten
8.
Esana betetzeaz
ahaztu egin zen
eta ari zitzaion
sudurra luzatzen
ihesi joan eta
etxera itzultzen
azkenean baleak
Gepetto jan zuen.
9.
Pinotxo atera zen
bila joateko
Itsasoan balea
gero ikusteko
ausartu balearen
ahora sartzeko
Salbatu egin zuen
Pinotxok Gepetto
10.
Biak iritsi ziren
pozik lehorrera.
Mitagarriak ere
barkatu afera.
Hezur-mamizko bihurtu
zuen bai gainera.
Zoriontsu izan zen
ordutik aurrera.