Arren eskatzen dugu
babarrun gutxio
gu pozik egoteko
ez dute balio.
Arraina da jangelan
ikara duguna
pastela da benetan
gustatzen zaiguna.
Ai Zapotxin
ez dago zer egin
jangelan dugun janariarekin.
Jangelako menua
ez zaigu gustatzen
aldatu nahi dugula
hori bai horixen.
Kroketak ta letxuga
ditugu gustoko
baina nahiago dugu
pizza eta koko.
Ai Zapotxin
ez dago zer egin
jangelan dugun janariarekin.
Jangelako menua
ez zaigu gustatzen
nahiago det menua
laguntzea hobetzen.
Pizza eta helatua
nahi dugu jartzea
itxoingo degu eta
kentzea purea.
Ai Zapotxin
ez dago zer egin
jangelan dugun janariarekin.
Gu ez gaude konforme
janariarekin
nahiago duguna da
txokolatearekin.
Lagundu behar digute
janaria hobetzen
ta tortilaren ordez
bizkotxoa jartzen.
Ai Zapotxin
ez dago zer egin
jangelan dugun janariarekin.
Ikastolako jana
ez zaigu gustatzen
nahiago degu eta
telebista ikusten.
Auzolaneko jana
ez dugu gustoko
mesedez eskatzeko
gauza aldatzeko.
Ai Zapotxin
ez dago zer egin
jangelan dugun janariarekin.
Jangelako jana bai
oso txarra da ta
pixka bat laguntzeko
behar bronka bota.
Ikastolako jana
ez zaigu gustatzen
nahiago degu eta
Brawl Stars jolasten.
Ai Zapotxin
ez dago zer egin
jangelan dugun janariarekin.
Purea hobetzeko
beste bat ekarri
espinakarena ez
goxoago jarri.
Jangelako janari
asko jartzen dute
eta tripa goraino
betetzen digute.
Ai Zapotxin
ez dago zer egin
jangelan dugun janariarekin.
Nik gehien nahi dudana
haragia saltsan
ta inoiz nahi dudana
espinakak jasan.
Pure guzti-guztiak
ileak dituzte
hau ezin da jan inoiz
aspertzen gaituzte.
Ai Zapotxin
ez dago zer egin
jangelan dugun janariarekin.
Jangelan gaudenean
lotsa ematen du
guk hango janaria
probatuko degu.
Janari onarekin
poztuko gara gu
helatua eta pizza
gustoko ditugu.
Ai Zapotxin
ez dago zer egin
jangelan dugun janariarekin.
Arrain freskoa jarri
ez kongelatua
eta oilaskoa ez
gazki prestatua.
Gu gustora uzteko
hobe egin lana
jarri behar digute
postrerako flana.
Ai Zapotxin
ez dago zer egin
jangelan dugun janariarekin.
Jangelan janaria
hobetu behar da
ez badegu hobetzen
nazkaz hilko gara.
Espinakak jan baino
ez indartsu jarri
hori pasatzen zaio
gure Popeyeri.
Ai Zapotxin
ez dago zer egin
jangelan dugun janariarekin.
Jangelako postrea
txarra da guztia
postrerako beti
jarri izozkia.
Babarrunak ez ditu
inorrek gustoko
nahiago degu pasta
bazkaritarako.
Ai Zapotxin
ez dago zer egin
jangelan dugun janariarekin.
Guk eskatzen duguna
helatua bada
ekarri behingoz jada
gure jangelara.
Guk esaten duguna
guk pizza nahi dugu
arrozak gutxienez
asko nahi ditugu.
Ai Zapotxin
ez dago zer egin
jangelan dugun janariarekin.
Italiar batetik
janaria ekarri
guri bost izarreko
janaria jarri.
Gu ez gaude gustora
tortilla honekin
nahiago degu jarri
pizza natxoekin.
Ai Zapotxin
ez dago zer egin
jangelan dugun janariarekin.