Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

BURUKO HURA NORK EGIN ZION JAKIN NAHI ZUEN SATORTXOA

  • Izenburua: BURUKO HURA NORK EGIN ZION JAKIN NAHI ZUEN SATORTXOA
  • Ikastetxea: Axular Lizeoa (Donostia)
  • Ikasgela: LH4A
  • Egilea: -
  • Doinua: Soldadu sartu nintzan
  • Irakaslea: Aitor Mendiluze
  • Igoera data: 2019-06-06
  • Publikoa:

Egun batean satorrak
burua atera eta
oharkabean zerbait
sentitu harrituta.

Behiarengana joan zen
eta esan zuen
aber bera izan zen
eta hemendik joan zen.

Behiak ezetz erantzun
zion satorrari
eta demostratzeko
zegon kakalarri.

Han inguruan pasa
ta zuzen joan zen
eta uso maltzurrak
gaizki usaintzen zuen.

Usoak ere ezetz
erantzun egin zion
eta gero zirin bat
atera egin zitzaion.

Zaldia izan zen bere
hurrengo aukera
beregana joan zen
kexkaz galdetzera.

Zaldia ez zen izan
ere ezta ordea
berak pentsatu zuen
norbait bilatzea.

Gure untxi politak
burua atera zuen
eta galdetu zion
bera izan ote zen.

Untxiak esan zuen
berak ez zuela egin
eta gero beste bat
izan zela jakin.

Inguruan zebiltzan
euliak bazkaltzen
eta euli handiak
ze potoloak ziren.

Tontoak izan arren
kaka asko zuten
hori norena ote zen
hasi zen galdetzen.

Euliek kaka hura
dastatutakoan
esan zuten txakurra
izan da gaurkoan.

Bitartean satortxoa
pentsatzen zegoen
berak emandakoa
itzultzeko zuen.

Satorrak kaka egin
beraren buruan
poz-pozik itzuli zen
zulora orduan.