Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

2100. urtea

  • Izenburua: 2100. urtea
  • Ikastetxea: Ekintza Ikastola (Donostia)
  • Ikasgela: 6. Pinguino
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Aitor Mendiluze
  • Igoera data: 2019-06-06
  • Publikoa:

Guk badaukagu kotxea
Baina ez da modernoa
Bakarrik du propultsore
Ni berarekin banoa.

Lagunek dute kotxea
Eta da oso totxoa
Ditu mila telebista
Eta 2000 antxoa

Ikastolara joateko
behar dugu hegazkina
oso azkar dabil eta
Ez du behar gasolina.

Teknologia berriak
daude leku guztietan
dena metalezkoa da
gure planeta honetan.

Guk Doraemon bezalako
Errobota behar dugu
Janaria ekartzeko
Guk gosea badaukagu

Ta Netflixeko filmetan
Oso lasai zahartzeko
Palomitak nahi ditugu
Telebista ikusteko

Auto hegalari bat nahi
dugu hegan egiteko
baina gasolina asko
bidaian abiatzeko

Eskuargi bat nahi dugu
Gu handitzen gaituena
Baina oso bordea da
Denda horretako gizona

2100. urtean
Mundua bukatuko da
Konponbidea aurkitu
Goazen gu birziklatzera

2100.urtean
indartsu jarriko zara
Pastila batzuk jatean
Azkarrak izango gara

2100.urtean
Mundua aldatuko da
Robotak emango digu
Guri beti ikasketa

Benetako gidariak
Ez dira egongo eta
baina gu kotxe barruan
oso lasai jan gaileta

Teknologia handia
Mugikorrak azalean.
Dena robotez beteta
Auto berezi batean.

Hainbeste industriarekin
Planeta kutsaz beteta.
Eta pilo bat zaborra
Hartu daukazun baileta.

Goilara mekanikoa
Dena oso deigarria.
Bi mila ta ehun urtean
Mahia tabletek jarria.

Eskiko pista bat dago
Donostiako hirian
Oso dibertigarria
Beste bat jarri mendian.

Hizkuntza bat jakiteko
Asko ikasi behar da.
Orain pastila hauekin
Ez goaz ikastolara.

Bidaiak egitekotan
Garraioak hartu behar.
Ta hegan joaten bagara
Dena egingo dugu azkar.

Espaziontzi bat daukagu
Eta janari arraro.
Gure lagunak robotak
Ta gurasorik ez dago.

Beti amesten badugu
Ilargira joateko.
Orain gure etxe bizitza
Daukagu guk bizitzeko.

Kutsadura asko dago
2.100. urtean.
Denboraren makina bat
hartu dut gaur nik gauean.

Matematikako orduan
azterketa bat daukagu.
Ez dugu kalkuladora
azkarregiak gara gu.

Futbolera joaten gara
Oso arraro begira!
Izakiak ez daudela
robotak baizik badira.

Robotak gola sartzeko
urduri jarri behar dute.
Chip- ak aldatu eta abar
Irabaziko diete.